Esparru publikoaren okupazioa Rodriguez Arias kalean eta ur mozketa San Inazion

uriola.eus 2015ko abu. 11a, 09:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, abuztuak 12, esparru publikoa okupatuko dute Rodriguez Arias kalean; eta ur mozketa egongo da Agirre Lehendakariaren etorbidean eta Lekeitio kalean.

Bihar, abuztuak 12, asteazkena, 10:00etatik 13:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira Rodriguez Arias kalean, Haroko Maria Diaz kalea eta Sabino Arana etorbidearen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta Urkixo zumarkalea zein Sabino Arana etorbidea izango dira ordezko bideak.

Zirkulazio-etenaldia hotelera aire girotuko makinak igotzeko lanek eragingo dute.

Bestalde, bihar, abuztuak 12, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Agirre Lehendakariaren etorbideko 156. zenbakitik 160. zenbakira; eta Lekeitio kaleko 2an.

Agirre Lehendakariaren etorbideko 156. eta 160. zenbakietako ur-hartuneak eta ureztatze-ahoa konpontzeko kenduko da ura.