Konpartsen izenena, Itxaso Perezek argitu du Makilaren kofradia eta Bizkaiko hainbat sukaldariren laguntzaz antolatutako txapelketa hau, "gure jai ereduaren berezitasunaren isladarik argiena bihurtu dela, parte hartze herritar itzela lortuz". Aurkezpenera, aipatutako hainbat sukaldari hurbildu dira: Aitor Elizegi (Bascook jatetxetik), Ricardo Perez (Yandiola jatetxetik), Fernando Madina (Zapirain jatetxetik), Txomin Gomez (Lurrina jatetxetik), Moises Leranoz (Domine Hoteleko Doma jatetxeko txefa), Jose Luis Perez (Landeta Casa Rufotik) eta Pedro eta Luis (Gastronomikoaren lan taldean dauden kideak). Haiekin batera, Arrain Fish Festivalen ezinbestekoak izango diren Aterpetxeetako ordezkariak egon dira: Ganbara Hostel, Bilbao Good Hostel eta Bilbao Aterpetxea-Hostel; baita lehiaketan parte hartze berezia izango duten Bizkaiko Txakolineko kideak zein Merkabilbaoko lagunak ere.
Iaz, jai eredua herrikoia Euskal Herrira zein Aste Nagusira gerturatu ziren pertsonei hurbiltzeaz gain, "slow-food" ildoan sakontzea izan zuten helburu eta aurten, urrats hori umeen esparrura zabaltzea pentsatu dute. Gauzak horrela, etxeko txikiek hiru egunez, sukaldaritza tailerra izango dute. Astelehenean, gula eta otarrainsken entsalada prestatu beharko dute; asteazkenean Ibarrako piperrarekin, antzoekin eta euskolabel arraultzekin egindako pintxoak; eta ostiralean, kokotxak kazolan.
Umeei zuzendutako platerez gain, helduek urteroko erronkak izango dituzte: bakailoa pil-pilean, bakailoa bizkaitar erara, tximinoiak tintan, eta marmitakoa. Honen aurrean, filosofia honen pean eta kalean munduan egiten den lehiaketa bakarra dela gogora ekarri dute; "ez dago horrelakorik beste inon. Arraina kalean eta 4 egunetan zehar sukaldatzen den beste lekurik". Ondorioz, eredua Euskal Herritik eta Estatutik haratago ezagutarazteko aukera "paregabea" dela diote.
Arrain Fish Festivalaz gain, urteroko gastronomikoa mantenduko dutela ere mahaigaineratu dute aurrautzopilak eta buztana sukaldatzeko egunak egongo direlarik.
Arenaleko Koilara Sariaren II. Saria
Gaurko prentsaurrekoaz baliatuta, Bilboko Konpartsek Arenaleko Koilara Handiaren II. Saria eman diote "azaldutako filosofiarekin bat egiten duen et 125 urte bete dituen Bermeoko Serrats kontserba-enpresari.