Behin betiko zirkulazio-aldaketen artean hauek daude: Zankoeta kalea ixtea (Sabino Arana-Luis Briñas tartean) eta trazatuaren aldaketa Sabino Arana etorbidean, Autonomia eta Egia Jeneralaren artean; ibilgailuen zirkulazioa kale erditik bideratuko da eta albo biak itxita geratuko dira behin betiko.
Behin-behineko zirkulazio-aldaketen artean hauek daude: Sabino Arana behin-behinean itxita egotea beherazko norabidean, Egia Jenerala eta Pérez Galdós kaleen artean eta bide-trazatuaren aldaketa. Okupatuko den aldean hesiak jarriko dira aurretiaz. Gutxi gorabehera hile bi iraungo dute behin-behineko zirkulazio-aldaketa hauek eta ordezko ibilbidea hauxe izango da: Egia Jeneralaren kalea, Trenbideko etorbidea eta Sabino Arana etorbidea.
Gainera, Sabino Arana etorbidean aparkalekuak kenduko dira aldi behin-behinean. Gutxi gorabehera hile biko epean ezingo dira erabili. Aparkatzeko leku hauek kenduko dira: zenbaki bikoitietan Egia Jenerala kaletik Autonomiaraino eta zenbaki bakoitietan Trenbideko etorbidetik Autonomiaraino.