Bilbon prestaketa lanak hasi dira, abuztuaren 22an, larunbata, Aste Nagusian murgiltzeko. Etxebarria parkeko barraken eta zirkoaren muntaia martxan dira dagoeneko eta datozen egunetan, Areatzako txosnak prestatzeari ekingo diete konpartsek.
Bederatzi egunez, jai giroa bermatuta egoteko lan handia dute aurretik Etxebarria parkean, Areatzan zein Bilbo osoan, baina abuztuaren 22an, Arriagako balkoitik Oihana Pascualek botako duen txupinerako dena prest egotea aurreiskuten dute.