Bilboko Bizikleten mailegu zerbitzua eten eta Udal bulegoetan ordutegia moldatuko da Aste Nagusian

uriola.eus 2015ko abu. 19a, 08:30

Udalak jakitera eman duenez, Aste Nagusiari begira, Bilboko Bizikleten mailegu zerbitzua eten egingo da eta Udal Bulegoetan ordutegi aldaketa egongo dira. 

Larunbatean emango zaio hasiera Aste Nagusiari, ondorioz, Udalak jakinarazi du Bilboko Bizikleten mailegu zerbitzurik ez dela egongo abuztuaren 21etik 31ra bitartean bi egunak barne.

Bestalde, abuztuaren 24an, 25ean, 26an eta 27an, herritarrei zerbitzua emateko udal bulegoen ordutegia 08:30etatik 12:30etara bitartekoa izango da, Kontsumitzailearentzako Informaziorako Udal Bulegoan izan ezik. Bulego horretako ordutegia 10:00etatik 12:30etara bitartekoa izango da.

Abuztuaren 28an, bulegoak itxita egongo dira Bilbon jaieguna delako