Bihar, abuztuak 20, osteguna, aldaketa txikiak egingo dira zirkulazioan, bide seinaleak eta semaforoak egokitzeko Morga, Eraso Jenerala eta Julio Urkixo kaleetan.
Morgan kalean, Carmelo Bernaola eta Eraso Jeneraleko tunelen artean, zirkulazio-noranzko bakoitzeko errei biak zabalduko dira. Eta Julio Urkixo eta Eraso Jeneralaren kaleen artean, zirkulazio-noranzko bakarra izango da.
Eraso Jeneralaren kalea, Morgan eta Olaeta Balleten kaleen artean, lehengo zirkulazio-noranzkora itzuliko da, hau da, Olaeta Balleten kaletik Morganera joango dira kotxeak. Bestalde, IMQren aparkalekuko eta larrialdietako sarrera-irteerak ere ohiko egoerara bueltatuko dira.
Deustuko kanala zabaltzeko obretarako egingo dira aldaketa hauek.
Esparru publikoaren okupazioa Zurbaranbarrin
Bihartik, abuztuaren 20tik, irailaren 11ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Zurbaranbarri auzoan. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe. Lanek aurrera egin ahala, okupatuko beharreko aparkagunea seinalizatuko da.
Zoladura konpontzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Ur mozketa Anselmo Ginea Margolariaren kalean
Biharko egunean ere, 16:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Anselmo Ginea Margolariaren kaleko 1 eta 3 zenbakietan.
Iturriaga zeharkalea berritzeko proiektuaren barruan, Udalaren ur-sarean lotura lanak egiteko etengo da uraren zerbitzua.