Bihartik, abuztuaren 22tik 30era arte, zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira Garcia Rivero Maisuaren kalean. Zirkulazio etenaldiak, gutxi gorabehera, 13:00etatik 16:30etara eta 19:30etatik lokalak ixteko ordura arte izango dira. Bestalde, ordezko bideak, Iparragirrezein Rodriguez Arias izango dira.
Gainera, bihartik hilaren 29ra arte (egun biak barne), 22:30etatik 23:30etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuek eta oinezkoek ezingo dute pasa Itxaropen kaleko tarte horretatik, hau da, Zingira kalearen eta Estufa zeharkalearen artetik.
Aste Nagusiko si artifizialak jaurtitzen diren bitartean segurtasuna bermatzeko itxiko da tarte hori eta bertako etxebizitzetako leihoak eta balkoiak ixtea gomendatzen da ikuskizun piroteknikoa bukatu arte.
Era berean, bihartik, abuztuaren 29ra (biak barne), 22:15etatik 23:45era bitartean, gutxi gorabehera, itxi egingo da oinezkoentzat Gas plazaren eta Etxebarria parkeko jai-gunearen arteko tartea. Hau ere, su artifizialak jaurtitzen diren bitartean itxiko da segurtasuna bermatzeko.
Bukatzeko, igandean, abuztuak 23, zirkulazio aldaketak egingo dira Kale Nagusian eta aldameneko kaleetan Balearen desfilea dela eta. Kalea itxita egongo da 15:00etatik 18.00etara, kamioiak eta karrozak kokatu ahal izateko; Bilbobuseko eta Bizkaibuseko kamioiei bakarrik utziko zaie pasatzen.
Kale Nagusian eta aldamenekoetan, zirkulazio-etenaldiak egingo dira 17:00etatik aurrera eta desfileko azken parte-hartzaileak igaro ahala, ibilgailuentzat berriz ere zabalduz joango dira kaleak