Konpartsek atxikimendua eman diote preso gaixoen aldeko manifestazioari

uriola.eus 2015ko abu. 24a, 18:31

Ostiralean, abuztuak 28, 12:30ean, manifestazioa abiatuko da Plaza Eliptikotik, gaixo dauden presoen etxeratzea exijitzeko. Gaur goizean konpartsek eskainitako agerraldian, martxarekin bat egin dute.

Abuztuaren 17an eman zuten martxaren berri deitzaileek Arriagako plazan. Bertan, Jone Artola senide eta Txori Barroteko konpartsakideak eta Esti Gorostiaga medikuak azpiarratu zuten, manifestazioaren bidez, estatu espainol eta frantsesak euskal preso politikoen kolektiboaren kontra mantentzen duten "politika krudela" salatuko dutela; "Euskal Herrian zabaldutako aro berrian estatuek mantentzen duten biolentzia, mendeku politika hutsa baita".

Gaurko egunean, konpartsek adierazi dute, preso gaixoen egoera "oso larria" dela eta Frantziako zein Espainiako estatuek "presoen bizitzarekin jolasten" dutela. Ondorioz, Sarek, Ernaik edota EH Bilduk egin bezala, atxikimendua eman diote hitzorduari.

[2015-08-17] Gaixo dauden presoen etxeratzea galdegiteko manifestazioa deitu dute abuztuaren 28an Bilbon