Adinekoen Egunean 300 lagun baino gehiago espero dira

uriola.eus 2015ko abu. 27a, 08:00

Aurreko urteetan legez, Bilboko Udalak gizarte-zerbitzuak erabiltzen dituzten adinekoei eskainitako programa jarriko du abian. Etxez etxeko zerbitzuaren eta zerbitzu horretan sendabidean diren pertsonentzako zentroaren erabiltzaileak zenbait ekitalditan izango dira.

Programazioko ekitaldi nagusia gaur, abuztuaren 27, izango da; Adinekoek Parte Hartzeko Eguna. Etxebizitza komunitarioetako edo Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren jasotzaile diren 300 bat lagun bilduko dira.

Iñigo Pombo Bilboko Udaleko Gizarte Politiken Koordinazioko zinegotzia eurekin izango da egun osoan eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea arratsaldean, tarte batez, egongo da eurekin. Bazkaria amaituta, taldearekin batuko da Casillako pabilioian.

Egitaraua

- 11:00etan emango zaio hasiera adinekoek parte hartzeko egunari, parte-hartzaile guztiak autobusetan (Termibuseko autobus-geltokian) eroanda Etxebarria parkera. Han, txistulariek egingo diete ongi etorria.

- 12:00etan ikuskizuna eskainiko diete zirkuko artistek eta, ondoren, berriro eroango dituzte autobusez Casillako plazaraino. Han, Casillako kiroldegian Peñascal Fundazioak prestatutako bazkaria jango dute.

- Pabilioian Marijaiak, gaita-jotzaileen talde batekin, harrera egingo die ekimen honetan parte hartu duten guztiei, eta ostean, berriz, lagunarteko bazkaria, bilbainadak abesten dituen talde batek alaituta.

Bazkalondoan dantzaldia eta bilbainadak izango dira, musika-talde batek alaituta. Ospakizuna 17:30ean amaituko da, baina joan-etorriko autobus eta laguntza-zerbitzua eskainiko zaie zezen-plazara doazen guztiei.