Athletic-Zilina partida dela eta, Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du

uriola.eus 2015ko abu. 27a, 10:00

Gaur, abuztuak 27, 20:45ean jokatuko den Athletic Club - Zilina partida dela eta, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua erraztearren.

Azken irteerak

- 28. lineak (Uribarri /Altamira) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

•Uribarrirantz, Jesusen Bihotzetik: 22:50* – 23:00etan*.

•Altamirarantz,Sabino Araneko 34tik: 23:00etan*.

- 38. lineak (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

•Termibusetik: 23:00 – 23:20etan.

- 56. lineak (La Peña-Jesusen Bihotza) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

•Jesusen Bihotzetik: 22:50* – 23:00etan.

- 57. lineak (Miribilla- Ospitalea) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

•Ospitaletik: 23:00etan*.

- 62. lineak (San Mames/ Arabella) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

•Jesusen Bihotzetik: 22:50* – 23:00etan*.

*Luzapena egonez  gero, irteerak 10 eta 20 minutu geroago izango dira partidua amaitu bezain laster (L.28-Altamirarako noranzkoan eta L.57 izan ezik 20 minutu geroago)