Indarkeria sexista

Sexu eraso berri baten aurrean, elkarretaratzea deitu dute konpartsek

uriola.eus 2015ko abu. 27a, 15:44

Bilboko Konpartsak jakitera eman duenez, atzo, abuztuak 26, bortxaketa saiakera bat egon zen Aste Nagusiaren baitan. Emakumeak erasotzileei aurre egin eta alde egitea lortu zuen. Gaur, elkarretaratzea deitu dute 18:00etan, Areatzako Laboral Kutxaren aurrean eta 24:00etan, kazerolada berri bat egongo da txosnagunean. 

Atzo izan zen erasoa, asteazkena. Emakume bat bortxatzen ahalegindu ziren baina erasotzaileei aurre egitean, hauek alde egin zuten. Konpartsek beste behin azpimarratu dute, "emakumeek jaietaz eta espazio publikoaz gozatzeko eskubidea" dutela; haien "gorputzaren eta askatasunaren jabe" direla eta ondorioz, "irmoki" erantzungo dutela eraso sexisten aurrean.

Eraso berri honen aurrean, gaur, abuztuak 27, elkarretaratzea deitu dute 18:00etan, Areatzako Laboral Kutxaren aurrean. Ondoren, 24:00etan, kazerolada egongo da txosnetan, "indarkeriarik gabeko Aste Nagusia aldarrikatzeko". 

 [2015-08-25] Bilboko Konpartsek elkarretaratzea deitu dute igandean gertatutako eraso sexista salatzeko