Indarkeria sexista

Ehunka lagun bildu dira Arriagan atzoko sexu erasoa salatzeko

uriola.eus 2015ko abu. 27a, 19:54

Bilboko Konpartsek deituta, elkarretaratzea egin dute gaur, 18:00etan Arriagan, atzo, Alde Zaharrean jazotako sexu erasoa salatzeko. Emakume batek bortxaketa saikara pairatu zuen; erasotzaileei aurre egin eta hauek alde egin zuten. Gaur, 24:00etan, kazerolada egingo dute txosnetan zehar.

Ehunka lagun bildu dira gaur arratsaldean Arriagako plazan, atzoko bortxaketa saiakera salatzeko; haien artean, konpartsak; aurtengo txupinera eta pregoilaria, Oihana Pascual eta Gurutze Beitia; eta beste hainbat herritar.

Konpartsek azpimarratu dutenez, “emakumeok baliabide eta indarrak ditugu erasotzaileei aurre egiteko; autodefentsa baita baliabide hoberena”. Gogora ekarri dutenez, atzokoa ez da Aste Nagusiko eraso bakarra izan, eta beraz, argi daukate ez dutela “ez ohartuarena” egingo eta “jarrera aktiboa” izaten jarraituko dute.

Ondorioz, arratsaldeko elkarretaratzeaz gain, gaueko 00:00etan, txosnetan zehar, kazerolada egingo dute. 

[2015-08-25] Bilboko Konpartsek elkarretaratzea deitu dute igandean gertatutako eraso sexista salatzeko

[2015-08-27] Sexu eraso berri baten aurrean, elkarretaratzea deitu dute konpartsek