Indarkeria sexista

Eraso sexista berri bat txosnagunean

uriola.eus 2015ko abu. 28a, 15:10

Bilboko Konpartsak jakitera eman duenez, atzo, abuztuak 27, emakume bat bere bikotekideagatik jipoitua izan zen. Gaur, 18:00etan, elkarretaratze berri bat egingo dute Areatzan, Laboral Kutxaren aurrean; ondoren, 22:00etatik suak hasi arte, txosnen ohiko jarduera eten egingo da eta suak eta gero, kazerolada egingo da txosnetan zehar. 

Erasoaren momentuan konpartsakide batzuek emandako laguntzari esker, poliziek erasotzailea atxilotu zuten eta emakumeak hospitalera joan behar izan zuten. Era berean, aipatutako konpartsakideek, mehatxu “larriak” jaso zituzten erasotzailearengandik. 

Guzti honen aurrean, Udalak eta konpartsek berriz ere azpimarratu dute, “guztion ardura dela indarkeria sexista mota guztiei aurre egitea” eta ez dutela “inolaz ere onartuko” konpartsa zein konpartsakideen aurkako mehatxurik. Beraz, arratsaldeko 18:00etan elkarretaratze berri bat deitu dute Areatzan, Laboral Kutxaren aurrean. Gainera, 22:00etatik suak hasi arte, txosnen ohiko jarduera etengo dutegertatutakoaren berri ematekoeta suak eta gero, kazerolaga burutuko dute txonagunean “indarkeria sexistarik gabeko Aste Nagusia” aldarrikatzeko. 

[2015-08-25] Bilboko Konpartsek elkarretaratzea deitu dute igandean gertatutako eraso sexista salatzeko

[2015-08-27] Sexu eraso berri baten aurrean, elkarretaratzea deitu dute konpartsek

[2015-08-27] Ehunka lagun bildu dira Arriagan atzoko sexu erasoa salatzeko