Performancea egingo dute gaur Unamunon udako erailketa matxistak salatzeko

uriola.eus 2015ko ira. 2a, 08:20

Woman In Black ekintzaren bultzatzaileek ohartarazi dutenez, udaran, 34 emakume erail dituzte indarkeria matxistaren testuinguruan Espainiar Estatuan eta horietako lau umeak izan dira. Era berean, bost gizon ere hil dira eta bi umeak ziren. Egoera honen aurrean, gaur, irailak 2, 19:30ean, 13 hiritan ekintzak deitu ditu Woman In Black taldeak. Bilbon, Unamunoko plazan izango da hitzordua.

Woman In Black ekimena 2013an abiarazi zuten Bilbon, Maria Secok eta May Serranok. Geroztik, Euskal Herrira zein Espainiara zabalduz joan da eta dagoeneko, Bilbon, Madrilen, Bartzelonan, Peligrosen, Iruñean, Gazteisen edota Donibane Lohizunen performanceak egin dituzte. Izan ere, taldeak, artearen eta performancearen bidez, indarkeria matxista ikusarazi, salatu eta garaitzeko ahalegina egiten baitu.

Beraz, gaur, irailak 2, 19:30ean, ekintzak egongo dira 13 hiritan.

Euskal Herrian

Bilbo: Unamuno plazan.

Donostia: Katedralaren aurrean.

Algorta: San Nikolas Txiki plazan.

Bergara: San Martin Agirren.

Era berean, Espainiako hiriburutan ere ekimenak egongo dira: Zaragozan, Huescan, Teruelen, Gijonen, Oviedon, Pontevedran, Ferrolen, Madrilen eta Segovian.