Itziar Urtasun, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Saileko zinegotziak, bere hitzak Aste Nagusiko puntu negatiboa nabarmentzen hasi ditu, jai esparruko zonalde ezberdinetan gertatutako erasoak. Bilboko Udalak tankera desberdinetako edozein indarkeria mota gaitzetsi eta arbuiatu du berriz ere, eta urtean zehar Bilbo, gizarte solidario eta adierazgarri baten eskutik erasorik gabeko hiri bat bihur dadin lanean jarraituko duela gogoratu du. Udalaren konpromisoa, helburu hau betetze aldera, Bilboko konpartsak bezalako hiriko gainontzeko eragile desberdinekin lan egitea dela gehitu du.
Alde negatiboaz gain, 2015eko Aste Nagusia, Bilboko Udalak, konpartsek edo entitate pribatuek antolatutako jarduera guztietan erregistratutako parte hartze handia bildu duen edizio bat izan dela azaldu du Urtasunek. Udalak antolatutako ekintza ezberdinetan parte hartu dutenen eguneroko batez bestekoa 140.000 pertsona baino gehiagokoa izan delarik. Beraz, jaiak era "positiboan" baloratu ditu; "gune ezberdinetako kalitatea eta parte hartzea espero bezala gertatu da eta finkotasuna lortu duten jai eredu baten alde egin da: doan diren herriko jai zabalak".
Gunez guneko balorazioaren inguruko informazio gehiago jasotzeko egin klik hemen.