Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol saileko zinegotzi ordezkari Oihane Agirregoitia Sanchez Marcos Ikastetxe Publikora hurbildu da gaur, uda garaian umeei bideratutako jardueren eskaera asetzera Bilboko Udalak antolatzen dituen , Eguneko Udalekuen eta Udako Jolastokien programen balantzea egite aldera.
2015.urteko Eguneko Udalekuetan familia gehiagok hartu dute parte, 864k hain zuzen (iaz 824). Familien % 76,5ak seme edo alaba bakarra inskribatu dute, %22,57k bi eta %0,93ak hiru.
Funtzio aniztasuna duten umeei dagokionez, 52 izan dira Udalak eskainitako plazak eta 32 umek okupatu dituzte soilik. Eskari honi erantzuteko, 27 begirale kontratatu behar izan dira laguntza gisa.
- 19 begiralek banakako arreta eskaini dute (%70)
- 8 begiralek partekatutako arreta eskaini dute 2-3 umeen artean (%30)
Eguneko Udalekuak Lehen Hezkuntzako bederatzi zentro publikotan garatu dira, iaz baino bi gehiago (CEP Mujika eta CEP Uribarri). Ekaineko azken astean hasita eta iraileko lehenengoan bukatuta, guztira bederatzi astetan zehar eskaini da udalekuetako zerbitzua eta horietako seitan, plaza guztiak bete dira eta beste hirutan %90eko okupazioa gainditu da.
Hizkuntzari dagokionez, euskaraz eta ingelesez eskainitako plazak harrera ona izan dute. Gaztelerak, aurreko urteetako beheranzko tendentziari eusten dio. Ingelesez eskainitako plazak 240 izan dira eta gazteleraz 45, bietan plazen %100a bete da. Euskaraz 1.735 plaza bete dira, plazen %99,71 betez.
Aurten ere, Eguneko Udalekuek iazko eskaintza mantendu dute asteei dagokionez. Familiek astebete, aste bi edo hirutan parte hartzeko aukera izan dute. Gauzak horrela, familien bizitza pertsonala eta lana kontziliatzeko bidea erraztu nahi izan da, “eskaintza kartara”. Familien %43,82ak 2 astetarako inskribatu dituzte beraien umeak, %36,18ak astebeterako eta %19,91ak hiru.
Orohar, udalekuetako parte-hartzeari dagokionez, 6 eta 10 urte bitarteko umeak dira gehienak. Adin eremu honek parte hartzaile guztien %78a suposatzen du.
Kuotei erreparatuz, 2015.urtean, Bilboko Udalak, udalekuetan inbertituko diru kopuru osotik 91.122,04 euro berreskuratu ditu familiek ordaindutako diruari esker. Kopuru hau, kostu errealaren %42,9ia suposatzen du (kostu osoa 212.332,54 eurokoa da). 2014.urtean, datu hau %42,44koa izan zen. Aipatzekoa da ere familien %70,72ak kuota normala ordaindu dutela, %12,27ak familia ugariarena eta %17ak DBEarena (dirusarreren berme errenta).
Gogobetetze orokorra
Guztira 500 gogobetetze inkesta baino gehiago burutu dira eta jasotako datuen arabera, umeen %85a oso pozik agertu da udalekuetan izandako esperientziarekin. Tailerrak, gymkhanak eta igerilekuetako ekintzak dira balorazio baikorrenak lortu dituztenak, baita taldekako jarduerak eta lankidetza jokoak.
Gurasoek ere udalekuen inguruko balorazio baikorra egiten dute. Familien %94,71aren arabera, beraien itxaropenak bete edo hobetu egin dira. %90,04ak monitoreen lana ere ona izan dela adierazi dute.
Familien %95aren ustez programaren malgutasuna lagungarria izan da euren seme-alaben aisialdia antolatzeko. Asko estimatu dute ordutegia ere, ondo etorri zaielako familia eta lana bateratzeko (%92).
Eguneko jolastokia
Etxeko txikienek ere udalekuez gozatu ahal izan dute 3-5 urteko umeei zuzendutako Udako Jolastokia izeneko programari esker. Guztira 640 plaza eskaini dira eta plaza horietatik, %99,06 bete dira. Zehazki 317 neskek eta beste 317 mutilek hartu dute parte.
Funtzio aniztasuna duten neska bat eta 4 mutil ere izan dira, eskainitako 10 plaza betez. Horietako hiruk bakarrik behar izan dute laguntza eta bakarkako arreta zerbitzua eskaini zaie. Hori dela eta, 5 begirale kontratatu behar izan dira laguntza gisa, 2014.urtean moduan.
Udako Jolastokia programa zazpi Ikastetxetan gauzatu da, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Familiek astebeterako edo birako inskribatu ahal izan dituzte euren seme-alabak. %77,59k gurago izan du aste biko aukera eta gainerako %22,41ak berriz, astebetekoa.
Programa honetan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko umeek parte hartzen dute (3-5 urte). Aurten, iaz bezala, adinari erreparatuz parte hartzea nahiko orekatua izan da, nabarmentzekotan 2010.urtean jaiotakoena azpimarratuko genuke (4 urtekoak %38,10 izan dira).
2015.urtean, Bilboko Udalak, familiek ordaindutako diruari esker, Udako Jolastokian inbertitutako diru osotik 9.424,46 euro berreskuratu ditu. Diru kopuru hau, kostu osoaren %21,49a suposatzen du, iaz baino ia 2 puntu gehiago. Kostu osoa 43.678,96 eurokoa izan da aurten.
Udako Jolastokia programaren balorazioa
Aipatzekoa da Udako Jolastokia programak izan duen harrera baikorra. Familien % 98,14k ontzat jotzen ditu euren seme-alabek burutako jarduerak. Horrez gain, begiraleen lana ere ona izan dela adierazi dute (%98,74ak).
Umeen %97,9a oso pozik agertu da programarekin, asebeteta edo oso asebeteta alegia. Udako Jolastokiak familien % 99,16aren itxaropenak bete edo hobetu ditu.