Hala, udaltzainek ohiko kontrolak indartuko dituzte segurtasun-uhalaren eta umeak atxikitzeko Bide Segurtasuneko Legeak aurreikusitako dispositiboen erabilera begiratzeko. Hartara, bai gidariek bai ibilgailuaren aurrealdeko zein atzealdeko bidaideek segurtasuneko dispositiboak behar bezala erabiltzen dituztela egiaztatuko dute, izan ere, horiek erabiltzea derrigorrezkoa da eta lege horretan beren-beregi araututa agertzen da.
Iragan maiatzean egindako azken kanpainan, Bilboko Udaltzaingoak 24 kontrol egin zituen helburu horrekin. Hauek izan ziren emaitzak:
• Kontrolatutako ibilgailuak: 6.816
• Kanpainarekin zerikusia duten eta egindako salaketa-kopurua: 53 (kontrolatutakoen % 0,78) honela banatuta:
- Gidariak segurtasun-uhala ez erabiltzeagatik: 23
- Aurrealdeko bidaideak segurtasun-uhala ez erabiltzeagatik: 12
- Atzealdeko bidaideak segurtasun-uhala ez erabiltzeagatik: 15
- Umeei eusteko sistemarik ez erabiltzeagatik: 3
• Beste arau hauste batzuengatik jarritako salaketa kopurua: 36