Nazioarteko ehuka ikasle Bizkaiko unibertsitateetara iristen dira urtero. Lehenengo momentutik "harrera beroa" izan dezaten saiatzen da ESN Bilbao elkartea. Hori lortzeko, hainbat jarduera antolatzen ditu irailean, Welcome Days izenpean.
Jarduerak irailaren 7an hasiko dira Bilbo hiriaren bisitarekin. Horren ostean, ikasleak zenbait tabernetatik joango dira poteatzeko eta pintxoak dastatzeko. Ongietorri ekintzek urriaren 2an izango dute amaiera, Asturiasera eginiko bidai batekin. Egun horien tartean ere, aktibitate anitz: Pagasarri mendira igoera, herri kirolen praktika edota Euskal Herriko Unibertsitateko ongietorri ekitaldian parte hartzea.
Erasmus Student Network 40 herrialde ingurutan existitzen den irabazi asmorik gabeko federazio handia da. Elkarteak Europar Batasuna bezalako entitateen laguntza jasotzen du, eta Bilbokoa Euskal Herrian sortu den lehenengo taldea da. "Nazioarteko unibertsitate-giroan egotea atsegin duten" 21 eta 25 urte bitarteko gazte talde batek osatua.