Neguko ordutegira bueltatuko dira Bilbobuseko autobusak

uriola.eus 2015eko irailaren 4a

Irailaren 7an (astelehena) neguko ordutegia izango dute berriro Bilbobus zerbitzuko autobusek. Gautxoriren lineek ohiko ordutegia izango dute, udan ez zuten aldaketarik izan eta. 

Gautxoriren G7 lineak (Larreagaburu-Plaza Biribila), ordea, bai izango duela aldaketa bere ibilbidean. Irailaren 11tik (ostirala) aurrera, linea honela geratuko da Larreagabururako norabidean:

 

Ordutegi berriak autobusen markesinetan dauden eta BioBideko Bezeroarentzako Informazio Zerbitzuan (Poza Lizentziatuaren kalea, 6) kontsultatu daitezke.

Bilboko Udalaren 010 informazio-zenbakira deituta eta Bilboko Udalaren web-gunean (www.bilbao.net) izango duzu ordutegiak eskuratzeko modua, etxetik bertatik.