Zozketa jendaurrekoa izango da eta irailaren 15ean (martitzena) egingo da, 10:00etan, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko Umeen Gaietarako Zerbitzuaren bulegoetan (Aznar eraikina. Venezuela plaza, 4. solairua).
Emaitza, berriz, biharamunean, hau da, irailaren 16an, kontsultatu ahal izango da Udalaren web orrian (www.bilbao.net), Udalaren 010/ 944010010 informazio-telefonoan (astelehenetik domekara, 08:00-20:00) edo Bilboko Barrutiko Udaltegietako 'Bilbao Click' bulego elektronikoetan.
Plaza duten Bilbon erroldatutako umeek behin betiko izen ematea egin dezakete irailaren 16tik 21era bitartean.
Irailaren 28tik aurrera, Umeen Gaietarako Zerbitzuak telefonoz deituko die itxaron-zerrendan daudenei, harik eta hutsik dauden plazak bete arte.
A zer fauna!
Datorren ikasturteari begira, eskaintza are erakargarriagoa egiteko, euren ezaugarriak, elikadura edo habitata dela-eta edo gizakiari ematen dioten laguntzagatik zein galzorian daudelako, bitxi samarrak diren zenbat-nahi animalia aukeratu ditu Bilboko Udalak.
Animalien munduaren bidez, programetan parte hartzen duten umeek euren trebeziak eta sormena jorratu ahal izango dituzte, gurasoei euren bizimodu pertsonala eta lanekoa uztartzen lagundu ahala.
Ildo horretan, jarduera-sorta handia taxutu da 'animalien' inguruan. Jarduerok Begoña, Irala, Otxarkoaga, Deustu, Zorrotza eta Kastañosko Udaltegietan eta Zazpi Kaleetako lokal batean gauzatuko dira.
Haurgune eta Kidegune programak
Alde batetik, Kidegune programa 9-11 urteko umeentzat da (2004-2006n jaioak). Programa hau barikuetan edo zapatuetan egiten da 17:30etik 19:30era bitartean. Egun eta talde bakoitzerako 15 plaza eskaintzen dira.
Haurgune programa, ostera, 5-8 urteko (2007-2010ean jaioak) umeei zuzendutakoa da. Astelehenetik eguenera dago zabalik, 17:30etik 19:30era bitartean. Talde bakoitzak gehienez 12 plaza ditu.
Euskaraz eta gaztelaniaz jorratuko dira gaiok. Helburu nagusia, asmamena eta sormena lantzea. Lagun berriak egiteko proportzioa izango dute, elkarrekin bizitzen ikastekoa eta eskolatik irtendakoan edo astegoienetan denbora librea zertan eman edukitzekoa.
Argazkia: kidegunebegona.blogspot.com.es