Hamar minutuko hitzaldi laburrek argia, astronomiaren egungo egoera, adimen artifiziala eta gure hizkuntzan bereizgarria den ergatiboa izango dute hizpide. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistaren laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko diote zientzia-gaiei.
Zientzilariak
Jon Mattin Matxain UPV/EHUko irakasleak, ikertzaileak eta kimikari kuantikoak 2015. urtea 'Argiaren urtea' izendatu dela gogoan izanik, zalantzak argitzen ahaleginduko da: “Argia uhina ala partikula?”.
Naiara Barrado eta Itziar Garate UPV/EHUko Zientzia Planetarioen taldeko ikertzaileek, irakasleek eta astrofisikariek espazioari buruzko jakin-minaz hitz egingo du: “Noraino eraman gaitu gure jakin-minak?”.
Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak, irakasleak eta adimen artifizialean aditua den informatikariak adimen artifizialaren kontzeptuak hurbilduko ditu: “Neurona sareak adimen artifiziala eratzeko”.
Itziar Laka hizkuntzalariak eta UPV/EHUko ikertzaileak, irakasleak eta hizkuntzalariak euskararen egiturari so egingo dio eta Zaldieroa komikigileari omenaldi txiki bat eskainiz, hark hainbeste maite duen ergatiboa adibide hartuko du: “Zaldieroa dixit: ez dezagun ergatiboa kendu!”.
Bertsolariak
Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Miren Amuriza dira zientzilarien erronkari erantzungo dioten bertsolariak.
Hitzordua: Bilboko Bizkaia Aretoan, irailaren 26an, arratsaldeko 18:00etan. Sarrera doakoa izango da.
Albistea zientzia.info-tik hartua.