Olabeagan ere jai-jai

uriola.eus 2015ko ira. 9a, 18:29

Zailtasun handiei aurre eginez antolatu dituzte aurten Olabeagan auzoko jaiak. Auzotarrek lortu dute eragozpenak gainditzea eta bi eguneko egitaraua atontzea.

Asteburu honetan ospatuko dituzte Olabeagan, 'Noruegan', 2015eko jaiak.

Hauxe da jai batzordeak prestatu duen egitaraua:

 

Irailak 11, ostirala

19:00 Txupinazoa, kalejira buruhandiekin, "Alacrana Lonjak" antolatuta

20:00 Txistorrada zingarrarekin, mollan, Amets Gorrik eta Norvegiar anaitasunak antolatuta

20:30 Olabeaga kantari, auzoan zehar

22:00 Mozorro lehiaketa

 

Irailak 12 larunbata

10:00 Marmitako txapelketa, Txoko Noruegok antolatuta

11:00 Partidua: Acero-Lekeitio

11:00 Umeentzako jolas-parkea

14:00 Marmitako kazolen aurkezpena, Txoko Noruegon

18:00 Koadrilen arteko ginkana

19:30 Zorrotzako Txinbatukada, kalejira

21:00-22:30 Disko-festa DJ Iñigorekin

23:00 Disko-dantza DJ Iñigorekin

 

Irailak 13 igandea

10:00 Bertako produktuen eta artisau produktuen azoka

11:00 Umeentzako jolas-parkea

 

#GoraJaiHerrikoiak

www.auzotarrok.net