Bilboko txabolismoaren fenomenoa aztertuko dute gaur Euskal Museoan

uriola.eus 2015ko urr. 8a, 09:07

Argazkia: © Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco 2015

'Bilbo Zinemaz Blai' dokumental-zikloa eskaintzen ari da Euskal Museoa, "hiribilduaren historia nostalgiko eta sozialaren inguruko dokumental berezien zikloa". Gaur, urriak 8, Bilboko txabolismoaren historia jasotzen duten dokumentalak ikusteko aukera egongo da 19:30etatik aurrera.

Aspaldiko ikus-entzunezko lanak dira, 1920an ekoitziak zaharrenak eta 1966an ekoitziak berrienak. Askotariko gai eta estiloak jorratzen dituztenak: fikzioa batzuk, dokumentala beste batzuk.

Lau proiekzio-saioetan aurkezpenak eta elkarrizketak egiteaz Alberto Lopez Echevarrieta eta Carlos Bacigalupe kazetariak arduratuko dira.

Dokumentalak ikusteko doan izango da Euskal Museoko sarrera.

 

'Bilbo Zinemaz Blai' - Egitaraua

Urriak 8 osteguna, 19:30ean

TXABOLISMOAREN KONTAKETA

Policarpo Fernandez Azcoagaren (1960) Bilbao? eta Jorge Grauren (1961) Ocharcoaga dokumentalen proiekzioa.

Bilboko txabolismoaren fenomenoa eta ondorengoko iraungitzea, Fernando Barrio arkitektoaren iruzkin kritikoaren bitartez.

 

Urriak 15 osteguna, 19:30ean

ITSASADARRA, HIRIAREN EZINBESTEKO ARDATZA

Pedro Olea zuzendari bilbotarraren (1966) La ría de Bilbao film laburraren proiekzioa.

Zuzendari berak film historiko honen barrukoak azalduko ditu. Filmak iskanbila handia sortu zuen, garai hartan 'debekatuta' zeuden gaiak jorratzeko izan zuen ausardiagatik.

 

Argazkia: © Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco 2015