Merkantzien garraioaren gaineko kanpaina berria jarriko du martxan Udaltzaingoak

uriola.eus 2015ko ira. 14a, 08:00

Gaurtik, irailaren 14tik, domekara (hilak 20), Bilboko Udaltzaingoak merkantzien garraioa kontrolatzeko eta zaintzeko urteko hirugarren kanpaina jarriko du abian.

Kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoaren barrukoa da eta helburu bi ditu:

Trafikoari buruzko Legea dela eta, gidariak gidatzen duen ibilgailurako behar den baimena duela, asegurua indarrean duela eta ibilgailuak baldintza tekniko egokiak betetzen dituela (IAT eginda, zama behar bezala jarrita, argiak ondo erregulatuta eta pneumatikoak egoera onean) egiaztatuko dute udaltzainek.

Beste alde batetik, merkantzien garraioan dabiltzan ibilgailuak kontrolatzeko eta zaintzeko, Udaltzaingoak Garraioa Antolatzeko Arautegian ezarritakoa beteko du. Hiru ezaugarri dira ziurtatu beharrekoak:

1. Garraioan jarduteko baimena, gidatutako denborak eta atsedenerako denborak, takografoan jasota daudenak.

2. Gidariaren gaitasun profesionala.

3. Merkantziaren garraiorako baldintzak betetzen direla, salgai galkorrei, izoztuei eta beste batzuei dagokienez.

Aurreko kanpainako emaitzak

Aurreko kanpainan, ekainean egindakoa, Udaltzaingoak 8 kontrol egin zituen merkantzien garraioan ari diren ibilgailuak zaintzeko eta kontrolatzeko. Hauek dira kontrol horien emaitzak:

• Kontrolatutako ibilgailuak: 216

• Jarritako salaketak: 15 (kontrol guztien % 6,94), eta horietatik:

- IATekin lotutakoak: 13

- Gidabaimenik ez edukitzeagatik: 1

- Baldintza teknikoak ez betetzeagatik: 1