Espazio publikoa okupatuko dute Santutxun eta ur mozketa egongo da Lozoño kalean

uriola.eus 2015ko ira. 15a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, gaur, irailak 15 hasi eta hilabetez, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Luis Luciano Bonaparte eta Santutxu kaleetan. Gainera ur mozketa egongo da Lozoño kalean. 

Gaur, irailak 15 hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, espaloi zati bat eta aparkalekuak okupatuko dira Santutxu kalean, 39. eta 41. zenbakien artean. Oinezkoek igarobidea libre izango dute eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Elektrizitatearen kanalizazio-lanak espaloitik egiteko okupatuko da espazio publikoa.

Neurri berdina hartuko dute hilabetez ere, Luis Luciano Bonaparte kaleko 13. eta 15. zenbakien artean.

Ur mozketa

Gaurko egunean, 16:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Lozoño kaleko 31tik 47ra bitarteko zenbaki bakoitietan. Kale horretako 35. zenbakian ur-hartunea konpontzeko kenduko da ura.