Udal Merkatuek bihar emango diote hasiera neguko ordutegiari

uriola.eus 2015eko irailaren 15a

Bilbao Zerbitzuak erakundearen barruan dauden Bilboko zazpi Udal Merkatuek ordutegia aldatuko dute bihartik aurrera, irailak 16, udazkena berehala datorrelako.

Horrela, Erriberako Merkatuak astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30etara zabalduko ditu ateak, eta asteartetik ostiralera baita arratsaldez ere, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara.

Zabalguneko Merkatuari dagokionez, ordutegia, astelehenetik larunbatera, goizeko 07:30etatik 14:30etara bitartekoa izango da.

Deustuko Merkatuak, berriz, goizeko 08:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

San Inazioko eta Otxarkoagako Merkatuek goizeko 08:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara zabalduko dituzte ateak astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

Abandoko merkatuak, bere aldetik, 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

Traukoko merkatua, azkenik, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.