Indarkeria sexista

Igande goizaldean Boluetan bortxatua izan zela salatu du emakume batek

uriola.eus 2015ko ira. 15a, 13:10

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, igande goizaldean Boluetako diskoteka bateko inguruetan izandako bortxaketa bat ikertzen ari da Ertzaintza. Ustez, 20 urteko emakume atzerritar bat bortxatu zuten eta bera izan zen biharamunean medikuarenera joan eta ondoren salaketa jarri zuena. Bihar, irailak 16, 19:30ean, elkarretaratzea deitu du koordinakunde feministak Arriagan erasoa salatzeko. 

Igandean salaketa bat jarri zuen 20 urteko emakume atzerritar batek Boluetako diskoteka batetik gertu jasandako bortxaketa batengatik eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen dabil. Erasoa igande goizaldean izan zen eta biharamunean, emakumea osasun zentro batera hurbildu zen laguntza eske eta bertatik ospitalera eraman zuten. Han, protokoloa aktibatu eta zenbait froga egin zizkioten. Horietaz eta diskotekako kamerek hartutako irudietaz baliatuko da Ertzaintza ikerketari aurre egiteko.