Nazka, Bloom, Mechanik eta Munlet Bilborocken

uriola.eus 2015ko ira. 18a, 14:15

Argazkia: @Bilborockbilbao

Martxan da Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 27. edizioa, egungo Europako musikaren panoramako erreferente bihurtu den lehiaketa. Gaur Nazka, Bloom, Mechanik eta Munlet –gonbidatu gisa– taldeen txanda izango da Bilborock aretoan. 

Musikaren arloko adituez osatutako epaimahaia izango da azaroaren 14ra arte Bilborock aretoan, 20:00etan, joko duten 38 taldeak aukeratzeaz arduratu dena (sarrera libre eta doakoa).

Edizio honetan eta estilo musikalen arabera klasifikatu eta parte hartzen duten bandek jatorri desberdinak dituzte, hala nola: Euskal Herria, Frantzia, Polonia, Madril, Bartzelona, Asturias, Coruña, Pontevedra, Badajoz, Alacant eta Zaragoza.

Kontzertuen egutegia

Sailkatzeko balioko duten eta finaleko kontzertuen datak, estilo musikalaren arabera klasifikatutakoak, honako hauek dira:

A) Pop-Rocka

- Iraila: 17, 18 eta 24

- Urria: 1, 8, 15, 22 eta 29

- Azaroa: 14 (finala)

B) Metala

- Iraila: 25

- Urria: 2, 9, 16 eta 23

- Azaroa: 13 (finala)

C) Elektronika eta bestelako joerak:

- Finala, azaroaren 12an.

Lehiaketaren ezaugarriak

Inskripzio-fasean 643 taldek eman zuten izena lehiaketaren edizio berri honetan parte hartzeko: 461 pop-rockekoak, 130 metalekoak eta 52 elektronika eta bestelako joeretakoak.

Jatorriari dagokionez, berriz, Euskal Herriko bandak inskripzioen %20 izan ziren, Estatukoak %70a eta Nazioarteko bandak gainontzeko %10a.

Gogoan izan behar da, Bilboko Udalak antolatutako Bilbao Hiria Pop rock lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko gazteez osatutako musika taldeei bideratuta dagoela, beti ere beren lanak babestu eta zabaldu nahian eta horretarako, Estatu mailako eta Nazioarte mailako taldeekin eskenatokia partekatuko dute.

Gonbidatutako taldeen emanaldiak

Aurten, berrikuntza moduan, aurreko edizioetan saritutako eta aurtengo ediziora gonbidatutako talde bik joko dute. Irailaren 18an, ostirala, Gipuzkoako Munlet bandak (pop-rock kategoriako bigarren saria lehiaketaren 20. edizioan) elektronikaren, punkaren eta esperimentazioaren konbinazioa eskainiko digu. Irailaren 25ean, ostirala, Bilboko Rise to Fall taldeak (metal kategoriako irabazlea 21. edizioan) bere death metal melodikoa ekarriko digu.

Sariak

Musikaren arloko profesionalek osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu irabazleak. Hauek izango dira sariak:

Halaber, 1.100 euroko sari berezia ere emango du epaimahaiak.

Web orria eta finalak streaming bidez

Beste urte batez, Bilboko Udalak web orri hau eskainiko die zale guztiei: www.concursovilladebilbao.com. Honakoak kontsultatu ahal izango dira bertan: lehiaketari buruzko informazioa, kontzertuen egunak, taldeen gaineko informazioa, emanaldien bideoak eta abar. Aukeratutako banda bakoitzak aurkeztu dituen abestiak ere entzun ahal izango dira, baita streaming bidez ikusi azaroko finalak. 

Programa telefono mugikorrean

Aurten, iaz bezala, Bilboko Udalak keinu berria egin nahi izan die teknologia berriei, App bat garatuz interesa daukatenek, kontzertuetako programa eta taldeen informazio guztia jaitsi dezaten Android eta IOS smartphonetara.