Istripu baten ondorioz ospitalean dagoen emakume baten senitartekoen bila dabil Udaltzaingoa

uriola.eus 2015ko ira. 15a, 11:00

Bilboko Udaltzaingoak hiritarren laguntza eskatu du, atzo, gaueko 21:50ak aldera, Juan de Garay kaleko 53. zenbakiaren parean harrapatutako eta istripuaren ondorioz ingresatuta dagoen 70 bat urteko emakume baten senideak edo gertuko pertsonak aurkitzeko.

Emandako informazioaren arabera, emakumeak gaztaina koloreko ile laburra eta gertaeraren momentuan, izokin-koloreko eta mahuka laburreko jertsea, kolore bereko idun biribileko brusa eta fuksia koloreko loreak eta zerrenda zuri-beltzak zituen oihal estanpatutako gona janztzita zituen. Horrez gain, paristar-oinetako beltzak, irakurtzeko betaurrekoak–nahiz eta momentu horretan jarrita ez eraman-, zilarrezko eskuturreko-erlojua eta 1968ko maiatzak 4 data eta C.G. inizialak zituen urrezko ezteieraztuna zituen, ez ordea identifikazio dokumenturik.

Horren inguruko daturen bat eman dezaketen guztiei, Bilboko Udaltzaingoko Trafiko Argibideekin harremanetan jar daitezela eskatu die, eguneko 24 orduetan eta asteko egun guztietan erabilgarri dagoen 94 420 50 40 telefonoaren bitartez, ahal dela goizeko ordutegian, astelehenetik ostiralera bitartean.