"Alternatiba egiteko" crowdfunding kanpaina erraldoia abiaraziko dute

uriola.eus 2015ko ira. 15a, 08:00

Bilbon, urriaren 24an, 'Alternatiben Herria' egitasmoak izango dituen gastuei aurre egiteko antolatzaileek diru bilketa martxan jarriko dute bihartik aurrera.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatu duen lantaldearen egitasmoa da 'Alternatiben Herria' izenekoa. Bilbo erdigunea "hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez" bete nahi duen proiektua. 1.000 bat atxikimendu jaso ditu jada.

Lantaldeak "urteak" daramatza alternatibak lantzen, eta "hilabete asko" urriaren 24ko Bilboko 'Alternatiben Herria' prestatzen. Gaur, "guztion laguntza" eskatu du lantaldeak. "Izan ere, horrelako ekimen bat antolatzeak kostu ekonomiko handia suposatzen du. Argi izan behar dugu Alternatiben Herria aurrera atera nahi bada ezinbestekoa dela dirua biltzea", adierazi dute kideek.

Hori dela eta, bihar, irailak 16, crowdfunding kanpaina erraldoia abiatuko dute 'Alternatiben Herriak zure bultzada behar du' lelopean.

Informazio gehiago: alternatibenherria.eus

 

@alterherria

[2015-09-10] 1.000 alternatiba izatetik gertu

[2015-06-11] 'Alternatiben Herria' bihurtuko dute Bilbo urriaren 24an