Bilbobusek zerbitzu bereziak jarriko ditu Athletic-FC Augsburg partida dela eta

uriola.eus 2015ko ira. 15a, 08:39

Datorren ostegunean, irailak 17, Athletic - Augsburg taldeek 21:05tan jokatuko duten partida dela eta, Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua errazte aldera. 

Azken irteerak

- 28. lineak (Uribarri /Altamira) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Uribarrirantz, Jesusen Bihotzetik: 23:10 – 23:20etan.

• Altamirarantz,Sabino Araneko 34tik: 23:15etan.

- 38. lineak (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Termibusetik: 23:00 – 23:10 – 23:20etan.

- 56. lineak (La Peña-Jesusen Bihotza) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Jesusen Bihotzetik: 23:00 – 23:10 – 23:20etan.

- 57. lineak (Miribilla- Ospitalea) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Ospitaletik: 23:15etan.

- 62. lineak (San Mames/ Arabella) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Jesusen Bihotzetik: 23:10 – 23:20etan.