Funikularraren mendeurrena dela eta, Kastañosen izango da aurtengo Mugikortasunaren Astea

uriola.eus 2015ko ira. 15a, 12:00

Bilboko Campo Volantin pasealekuaren eta Kastaños auzoaren arteko kaleetan izango dira aurten Mugikortasunaren Aste Europarraren barruko ekitaldiak. Irailaren 16an, osteguna, hasiko dira eta 22an, asteartea, amaitu; 'Bilbao nire kotxe barik!' egunean. Gainera, ekitaldiok bat egiten dute 1915eko urriaren 7an abian jarri zen Artxandako funikularraren mendeurrenarekin.

Horren guztiorren haritik, Bilboko alde hori Giro Baketutako Gune (GBG) bihurtzeko aukerari buruzko eztabaidan herritarrek parte hartzeko esperientzia aurrendaria gauzatuko da datozen hilabeteetan.

Hartara, irailaren 17an osteguna, arrastiko zortzietan, Udaleko arduradunek hitzaldia eskainiko dute Castañosko Udaltegiko Ekitaldi Aretoan. Gaia: Giro Babetutako Guneak eta euren ezaugarriak.

Aukeratu. Aldatu. Konbinatu

Aurtengo Mugikortasunaren Aste Europarraren goiburua 'Aukeratu. Aldatu. Konbinatu' izango da, arreta berezia jarrita mutimodalitateari hiriko eta hiriaren inguruko garraioan. Kontzeptu honek bultzatu egiten ditu herritarrak euren hiriko, kasu honetan Bilboko, garraioan dituzten aukeretan pentsatzera eta garraiobide egokia aukeratzera norabait joaterakoan. Halandaze, MAEk gonbit egiten die herritarrei mugitzeko erak konbinatzera, sarritan bidaia azkarragoa eta atseginagoa izatera iritsi daiteke eta.

ldo horretan, Bilboko 2015eko Mugikortasun Aste Europarraren barruan zenbait jarduera antolatu dira. Kontsultatu hemen zeintzuk diren.