Sabino Arana kalean haizeak arbola bat bota zuen tranbiako katenaria gainera eta ondorioz ia ordubetez La Casilla eta Euskalduna bitartean zerbitzua etenda egon zen atzo arratsaldean.
Sabino Aranan ez ezik suhiltzaileek Madariaga etorbidean ere haizeak botatako arbolen garbiketan jardun zuten.
Izan ere, 120 kilometro orduko haize ufadak aurreikusi dira Bilboaldean. Haize gogorraren ondorioz Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja egoera aktibatuta izango du bihar -asteazkena- goizera arte.