Ehun herrialde baino gehiagotik heldutako lanen jatorriari dagokionez Espainia azpimarratu behar da (789 film), eta ondoren Frantzia (752), Alemania (311), EE.BB. (300), Erresuma Batua (255) eta Brasil (287) datoz. Eremu latinoamerikarrari dagokionez, film labur gehienak Mexikotik (154) eta Argentinatik (187) heldu dira, baina baita Kolonbiatik (75), Txiletik (64), Venezuelatik (18), Kubatik (16) edo Uruguaitik (14) ere. Euskal Herriko filmeak 84 izango dira.
Zine produkzio urria eta mendebaldeko ikus-entzuleentzat ezezaguna duten herrialdeen artean, hauek azpimarratu behar dira: Afganistan (3), Albania (1), Saudi Arabia (1), Bolivia (1), Burkina Fasso (1), Zipre (6), Boli Kosta (1), Irak (13), Jordania (3), Kazakhstan (4), Palestina (5), Kongoko Errepublika (1), Siria (3) edo Vietnam (2). Herrialde eta gune geografiko eta kultural anitzen partaidetza horrek nabarmentzen du, berriro ere, zinemaldi beterano honen nazioarteko izaera.
Azkenik, izena eman duten filmen generoei dagokienez, zinemaldiaren araudian ezarritako hiru kategoriak kontuan izanda, 3.142 fikziozkoak dira (%61,76), 1.322 dokumentalak (%25,99) eta 623 animaziozkoak (%12,25).
Keinua Antonioniri
Oscar Marine diseinugile eta ilustratzaileak Zinebiren 57. edizio honetarako egin duen kartelak, Michelangelo Antonionik ingelesez errodatu zituen hiru filmetako bat aipatzen du. Dokumentalaren antzeko formatuan abiatzen den Zabriskie Point (1970) filma da. Estreinatu eta urte batzuetara zalantzarik gabeko kultuzko film gisa katalogatu bazen ere, bere unean lan horrek eztabaida asko sortu zituen.
Oscar Marine diseinugileak, Bruce Davidson argazkilari handiak, Magnum agentzia historikoko bazkideetako batek, egindako erreportaje baten irudi esanguratsua aukeratu du. Davidsonek, New York hiriko gizarte taldeen behaketara bideratu zuen bere lana, zinegile gisa egin zituen hiru dokumental interesgarriak barne, Harlemeko beltzetatik hiriko talde kriminal antolatuetako kide garrantzitsuenetako batzuetaraino.
Zinebi 57ren irudia sortu duen Davidsonen erreportajearen oinarria, Michelangelo Antonionik, Europako zine modernoak eman duen zinegile handienetako batek, 1970ean zuzendu zuen Zabriskie Point lanaren errodatze lana da. Beste lan batzuen artean, zinegile horrek gaur egun ere eragin handia duten zenbat maisu lan errodatu zituen, L’avventura (1959), L’eclipse (1962) eta Identificazione di una donna (1982), besteak beste.