Azken erailketa matxista kasua salatuko du Moyua plazan Gafas Moradas taldeak

uriola.eus 2015ko ira. 21a, 09:38

Argazkiak: Ecuador Etxea

Parekidetasunaren bidean, "terrorismo matxistarekin akabatzea" du lehentasun Gafas Moradas izeneko feminista taldeak. "Hilketa gehiagorik ez" oihua zabalduko dute Moyua plazan, gaur iluntzean.

Elkarretaratzea deitu du Moyua plazan Gafas Moradas elkarteak gaur joan den ostegunean Valentzian gertatutako "feminizidioa" gaitzesteko. Beltzez jantzita parte hartzeko gonbita luzatu die bilbotarrei sare sozialen bitartez. 20:00etan jarri du hitzordua. Eta horixe egitea, kontzentratzea erabaki du taldeak indarkeria matxistaren ondorioz emakumeren bat hiltzen duten aldiro. "Gogaituta gaude" diote taldekideek, "emakumeok hiltzen ari dira".

@afgafasmorada

facebook.com/Gafas-Moradas

 

Azaroak 7: 'Indarkeria matxisten aurkako Estatu martxa'

150 feminista taldek azaroaren 7an Madrilen deitu duten 'Indarkeria matxisten aurkako Estatu martxa' babestu du Gafas Moradas elkarteak. Bertan izango dira zenbait elkartekide. Izan ere, autobus bat antolatu dute egun horretan Bilbotik Madrilera joateko eta martxan parte hartzeko.

Manifestua: Gure aldetik ere egin dezakegu baina bat eginda indartsuago gara

2015eko azaroaren 7an, goizeko 12etan, emakume eta talde feministak Martxa batean Madrilen elkartuko gara indarkeria sexistaren aurkako borroka lehentasuna izan dadin eskatzeko.

Gizarte zibilari Martxa honetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diogu, indarkeria matxista eta emakumeen aurkako indarkeria guztiak desagerraraztea gizarte osoari baitagokio.

Feminizidio gehiagorik ez! Indarkeria matxistarik ez! Justizia eta Gobernuen jarrera motelarekin aski da!

marcha7nmadrid.org