Poesiaren itzulera

uriola.eus 2015ko ira. 21a, 09:00

Zazpigarrenez jarraian, poesiaren uzta jasota egingo dira Euskal Poesia jardunaldiak BBK aretoan gaur hasita, aste osoan.

"Areto barruan eta guztion bihotzean poesia haziko da. Gure barrenean bertsoek tipi tapa jarraituko dute". Hitz hauekin aurkeztu dituzte astelehenean hasiera izango duten Euskal Poesiaren VII. BBK jardunaldiak.

Gaur, hilak 21, poesiaren jatorria erakutsiko duen Versos de hoy y de siempre lana taularatuko dute. Biharamunean Bernardo Atxaga eta Mikel Inunziagaren poesia izango da oholtza gainera igoko dena, Egunak ba doatzi lanarekin. Irailaren 23an Serein eta Tangoché Noches poéticas lan errepika ezinean. Irailaren 24an Galatea taldeak bere hitzak hegan jarriko ditu Blues en la noche emankizunean. Eta jardunaldiei Juan Carlos Mestrek eta Carmen Isasik emango diete amaiera hilaren 25ean Antífona de otoño ikuskizunarekin.


Poesia BBK Salan hazten da: VII. Poesia BBK Jardunaldiak
Data: irailaren 21 eta 25 artean.
 Ordua: 20:00etan.
Sarrerak doan aulkiak bete arte, aurrez gonbitak BBK aretoan jasota.