Udalak estali egingo ditu Botikazar, Miribilla, Abusu eta Txurdinagako umeentzako jolasguneak

uriola.eus 2015ko ira. 18a, 11:00

Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritzea eta Espazio Publikoaren Sailak umeentzako bost jolasgune estali ditu 2015ean: Zorrotzako Azoka plazan, Otxarkoagako Garai lorategian, Abusuko Ibaieder parkean, Deustuko Botikazarrean eta Miribillako Gernika lorategian laster egingo du. Guztira, Bilbon umeentzako estalitako 10 jolasgune daude, argidunak, eta guztietan daude elbarrientzako elementuak.

Hiriko espazio publikoa urteko egun guzti-guztietan erabili behar dute familiek, lehentasunezko helburua da-eta, eta are gehiago, Estatuko hiririk euritsuenetakoa denean. Hortaz, Bilboko Udala lanean ari da gorabehera hori umeen aisialdiaren kalterako izan ez dadin.

Estaltzen hasi den azken jolasgunea Botikazarrekoa da –lanak irailean bukatuko dira- eta Miribillakoa berriz urtea bukatu baino lehen hasik oda. Amaitu berri dagoena Abusukoa da.

Miribillako Gernika lorategia 

Gernika lorategiko umeentzako jolasgunea urtea bukatu baino lehen estaliko da. Udalak elkarrizketa eta parte hartze prozesu bati ekingo dio auzoko kolektibo eta elkarteekin batera, etorkizuneko estalkiaren inguruan bat eginik lan egiteko. Zoruko materiala segurtasun-goma izango da koxka txikiekin azalera osoan, gogotsuago jolas daitezen. Kuriositate moduan, jolasguneak eguzki- panelak izango ditu, mugikorrentzako lau kargagailu elikatzeko. Aurrekontua, estalkia zehazteke dagoenean 600.000 eurokoa da.

Deustuko Botikazarra

Botikazarrean umeentzako jolasgunea berritu egingo da eta, gainera, metakrilatoaren antzeko material urdin argiaz egindako estalkia edukiko duen hiru ataleko metalezko egituraz estaliko da. Hiru dorretxo izango ditu teilatuarekin, zubia, txirristak eta eskailera, lau plazako karrusel biratzailea, malgukidun kulunka bat, zabuak, itxitura perimetrala, sofa-bankua eta segurtasungomazko zorua. Aurrekontua 480.000 eurokoa da honetan eta irailerako amaitzea aurreikusi dute.

Txurdinagako Garai lorategia

Udan amaituko dira Garai lorategian umeentzako jolasgunea berritzeko eta estalkia jartzeko lanak. Isuri biko metalezko egituraren eta estalki teflonikoaren azpian honakoak aurkitu ahal izango dira: hiru dorretxo teilatuarekin, zubia, txirristak eta eskailerak; malguki biko gora eta beherako kulunka, zabuak, itxitura perimetrala eta segurtasun-gomazko zorua. Honetan aurrekontua 165.000 eurokoa izan zen.

Zorrotzako Azoka plaza

Zorrotzako Azoka plaza 2015ean estali zen aurrena da. Umeentzako jolasgunea bera berritu zen. Estalkia metalezkoa da, teflonikoa. Honakoak daude bertan: zabuak, 4 plazako karrusel biratzaileak, etxetxoa teilatuarekin, 3 dorretxo teilatuarekin, zubia, txirristak eta eskailerak, sareen hiru dimentsioko egitura katamar igotzeko, itxitura perimetrala eta segurtasun-gomazko zorua. Kasu honetara. 350.000 euroko aurrekontua bideratu zen.

2015ean estali diren umeentzako bost parkeekin, 10 dira dagoeneko hiri osoan estalita daudenak. Arestikoez gain, beste hauek: Cocherito Bilbaon Circo Amateurretik Santutxun, Txurdinagako Europa parkeko pergolan eta Otxarkoagako Makaldi parkean eta egiturapeko estalkietan, Errekalde plazan eta Abandoibarra pasealekuan Euskaldunatik.

Era berean, Bilboko Udalak Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailaren bitartez 2015ean umeentzako jolasguneak berritzearen, hobetzearen, handiagotzearen edo estaltzearen aldeko ildo nagusia finkatu du. Aurten Arbideako, Betolatzako, Areatzako, Udaletxeko zubiko eta abarreko umeentzako jolasguneak berritu edo handiagotu dira.