Irailaren 23an Espainiako dantza konpainia nazionaleko Dimo Kirilov eta Tamako Akiyama izango dira inaugurazioa ekitaldian Aimless lanarekin eta abenduaren 13a bitartean dantza emanaldiek ez dute etenik izango Bilbon.
Garaikidea, flamenkoa, ahots eta koreografiaren arteko dueluak... ez dira gutxi udazken honetan zehar Dantzaldiaren 16. edizioak dakartzan proposamenak: Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko dantzarien ostean Tania Ariasek Bailarina de fondo lanarekin erakutsi nahi duen konplizitatea, Ayelen Parolin argentinarrak aro eta harremanei buruz egiten duen erretratu obsesiboa, Damian Muñoz eta Jordi Cortesen interakzio duoa, eta Belen Maya, Niño de Elche, Daniel Hernandez eta Juan Carlos Leridaren flamenko berrinterpretatua etorriko dira. Lisbeth Gruwez-ek gorputzaren eta ahotsaren arteko duelua eskainiko du, eta jaialdia Sharon Fridmanek itxiko du Free Fall ikuskizun parte hartzailearekin.
Dantza emanaldiez gain tailer eta dantza-zineaz gozatzeko aukera ere izango da 2015eko Dantzaldian. Lehenengoan arte eszenikoekin lotutako gaiak sektoreko profesionalekin eztabaidatzeko aukera izango dute interesatuek.
Albistea dantzan.eus-etik hartua
Dantzaldia 2015 - Egitaraua
Irailak 23, asteazkena
- 20:00: Tamako Akiyama eta Dimo Kirilov (Madril): Aimless / Rekalde aretoa
Urriak 11, igandea
- 20:00: Spin Off Danza (Valencia): Persona / La Fundición
Urriak 12, astelehena
- 19:00: Spin Off Danza (Valencia): Persona / La Fundición
Urriak 15, osteguna
- 20:00: Tania Arias Winogradow (Madril): Bailarina de fondo en concierto / Azkuna Zentroa
Azaroak 6, ostirala
- 20:00: Ayelen Parolin (Brusela): Héréctiques / BBK aretoa
Azaroak 15, igandea
- 20:00: Jordi Cortes eta Damian Muñoz (Bartzelona): Ölelés / Euskalduna jauregia
Azaroak 21, larunbata
- 20:00: Juan Carlos Lerida (Bartzelona): Bailografía / La Fundición
Azaroak 22, igandea
- 19:00: Juan Carlos Lerida (Bartzelona): Bailografía / La Fundición
Abenduak 5, larunbata:
- 20:00: Belen Maya konpainia (Sevilla): Ya! / BBK aretoa
Abenduak 12, larunbata
- 19:00: Lisbeth Gruwez / Voetvolk (Belgika): It´s going to get worse and worse and worse, my friend / Museo Guggenheim Museoa
Abenduak 13, igandea
- 20:00: Sharon Fridman konpainia (Madril): Free fall-Caída libre / Euskalduna Jauregia
Informazioa: La Fundición