'Mikeldia'-ren hezetasuna kontrolatzea helburu

uriola.eus 2015ko ira. 22a, 08:57

Argazkia: Bilboko Euskal Museoa

Bilboko Euskal Museoak, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak, obrak hasiko ditu museoko klaustroan, Gondra Fundazioak egindako ekarpenari esker.

Obren helburua Mikeldia idoloak duen hezetasuna murriztea da; hain zuzen, kapilaritateagatiko hezetasunaren igoera murrizteko egingo dira. Izan ere, Mikeldia eskultura klaustroaren erdian dago.

Obrak gaur, irailak 22 hasiko dira, eta urte honen amaierarako bukatzea espero da. Denbora-tarte horretan, ezin izango da klaustroa bisitatu.