Luzarra kalea itxi eta ura kenduko dute Sabino Arana inguruan

uriola.eus 2015ko ira. 22a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur eta bihar, zenbait orduz itxita egongo da Luzarra kalea. Bestalde, gaur arratsaldean, ura moztuko dute Sabino Arana etorbidean eta Urkixo Zumarkalean. 

Gaur eta bihar, irailak 22 eta 23, 12:00etatik 15:30etara bitartean, gutxi gorabehera, Luzarra kalea itxi egingo da, Enekuri etorbidea eta Done Petri plazaren artean. Denbora tarte horretan, ordezko bidea Ramon y Cajal kalea izango da. 

Komunikazio-ehunak hedatzeko eta fusionatzeko lanetarako okupatuko da espazio publikoa.

Gainera, gaur, irailak 22, 16:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko da Sabino Arana etorbideko 8tik 18ra bitarteko zenbaki bikoitietan eta Urkixo Zumarkaleko 96. zenbakian.

Sabino Arana etorbideko 12an eta 16an ur-hartune partikularrak konpontzeko kenduko da ura.