'Donostia 2016' proiektuak zuzenki eta zeharka Bizkaian izango duen eraginaz mintzagai

uriola.eus 2015ko ira. 24a, 08:30
Argazkia: dss2016.eu

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren (DSS2016EU) aurkezpena, DSS2016EU, Azkuna Zentroa eta hitzaldira joango diren pertsonen arteko elkarrizketa izango da gaur. Egitaraua ezagutzera emateaz gain, arreta berezia jarriko da zuzenki eta zeharka Bizkaian eragina duten proiektuetan.

Horrez gain, hiritarrak eta kultur-eragileak programan parte-hartzeko izan ditzaketen forma ezberdinez hitz egingo da. Olatz de Andres koreografo eta dantzariak El Cielo Ahora bere azken piezako 10 minutu interpretatutako ditu, bere taldeko hiru dantzarirekin batera.

Olatz de Andresek Donostia 2016k, Dantzaguneak, Dantza Hirianek eta Zaragozako Trayectos jaialdiak lagundutako topaketa batean hartu du parte. Zaragozako Tarde o Temprano konpainiarekin sortutako Esfera pieza izan da horren emaitza.

Hizkuntza: Elebiduna. Aldibereko itzulpen zerbitzua izango du.
Aurkezpeneko partaideak:
Pablo Berastegui, Donostia 2016ren zuzendari orokorra.
Lourdes Fernandez, Azkuna Zentroko zuzendaria.
Xabier Paya, Donostia 2016ren programa zuzendaria.
Ondoren otordu txiki baten inguruan elkartzeko aukera izango dute partaideek.

 

Albistea dss2016.eu-tik hartua