Ur mozketa Sabino Aranan

uriola.eus 2015eko irailaren 23a

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur, irailak 23, asteazkena, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Sabino Arana etorbidean.

Hain zuzen ere, ur mozketa Sabino Arana kaleko 20tik 24ra bitarteko zenbaki bikoitietan emango da; kale bereko 20an, ur-hartune partikular bat konpondu ahal izateko.