Dantza garaikidea etenik gabe

uriola.eus 2015ko ira. 23a, 11:17

La Fundicionek prest du Dantzaldiaren 16. edizioa. Gaur inauguratuko da Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko Dimo Kirilov eta Tamako Akiyamaren Aimless lanarekin. Abenduaren 13a bitartean dantza garaikide emanaldiek ez dute etenik izango Bilbon.

Garaikidea, flamenkoa, ahots eta koreografiaren arteko dueluak... ez dira gutxi udazken honetan Dantzaldiaren 16. edizioak dakartzan proposamenak: Espainiako Dantza Konpainia Nazionaleko dantzarien ostean Tania Ariasek Bailarina de fondo lanarekin erakutsi nahi duen konplizitatea, Ayelen Parolin argentinarrak aro eta harremanei buruz egiten duen erretratu obsesiboa, Damian Muñoz eta Jordi Cortesen interakzio duoa, eta Belen Maya, Niño de Elche, Daniel Hernandez eta Juan Carlos Leridaren flamenko berrinterpretatua etorriko dira. Lisbeth Gruwez-ek gorputzaren eta ahotsaren arteko duelua eskainiko du, eta jaialdia Sharon Fridmanek itxiko du Free Fall ikuskizun parte hartzailearekin.

Dantza emanaldiez gain tailer eta dantza-zineaz gozatzeko aukera ere izango da 2015eko Dantzaldian. Lehenengoan arte eszenikoekin lotutako gaiak sektoreko profesionalekin eztabaidatzeko aukera izango dute interesatuek.

Albistea dantzan.eus-etik hartua

Dantzaldia 2015 - Egitaraua

Irailak 23, asteazkena

  • 20:00: Tamako Akiyama eta Dimo Kirilov (Madril): Aimless / Rekalde aretoa

Urriak 11, igandea

  • 20:00: Spin Off Danza (Valencia): Persona / La Fundición

Urriak 12, astelehena

  • 19:00: Spin Off Danza (Valencia): Persona / La Fundición

Urriak 15, osteguna

  • 20:00: Tania Arias Winogradow (Madril): Bailarina de fondo en concierto / Azkuna Zentroa

Azaroak 6, ostirala

  •  20:00: Ayelen Parolin (Brusela): Héréctiques / BBK aretoa

Azaroak 15, igandea

  • 20:00: Jordi Cortes eta Damian Muñoz (Bartzelona): Ölelés / Euskalduna jauregia

Azaroak 21, larunbata

  •  20:00: Juan Carlos Lerida (Bartzelona)BailografíaLa Fundición

Azaroak 22, igandea

  • 19:00: Juan Carlos Lerida (Bartzelona): Bailografía / La Fundición

Abenduak 5, larunbata:

  •  20:00: Belen Maya konpainia (Sevilla): Ya!  / BBK aretoa 

Abenduak 12, larunbata

  • 19:00: Lisbeth Gruwez / Voetvolk (Belgika): It´s going to get worse and worse and worse, my friend / Museo Guggenheim Museoa

Abenduak 13, igandea

  • 20:00: Sharon Fridman konpainia (Madril): Free fall-Caída libre / Euskalduna Jauregia

Informazioa: La Fundición