Bi astetan, irailaren 24tik urriaren 11ra, Deustuko 26 tabernek nork bere sormen pintxoa eskainiko du. San Miguel botila garagardo txikia edota baso bat ardo kriantzarekin dastatu ahalko dira pintxoak bi euro eta erdiren truk. Tabernen ibilbidea egiten duten lagunek, pintxo lehiaketako kartilan tabernen zigiluak eskuratuta, Deusto Bizirik merkatarien elkarteak zozketatuko dituen sariak eskuratzeko aukera izango dute.
www.facebook.com/DeustoBizirik
Pintxo rallya
Bederatzi egunetan, irailaren 26tik urriaren 4ra, San Frantziskoko 19 tabernek pintxo bana eskainiko dute euro batean. Ekimenak auzoko gastronomiaren aberastasuna erakustea du xede. Taberna guztietan pintxo bana jaten dutenen artean hiru sari zozketatuko dituzte: hiru menu bikoitz auzoko jatetxeetan (Agape, El Perro Chico eta Sarean elkartean).