Esparru publikoaren okupazioa eta ur mozketak iragarri dituzte zenbait auzotan

uriola.eus 2015ko ira. 28a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, irailak 29, Isleta kalea itxiko dute; galtzada eta aparkalekua okupatuko dira Diaz Enparanza Doktorearen kalean; eta ur mozketak eman dira Ercillan eta Moyuako plazan.

Bihar, irailak 29 hasi eta urte batez, gutxi gorabehera, Isleta kalea itxiko da, Uribitarte kalearen eta Uribitarte pasealekuaren artean, Albia eraikina birgaitzeko lanen ondorioz.

Bestalde, bihartik, irailaren 29tik urriaren 9ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Diaz Enparanza Doktorearen kalean, 23. eta 29. zenbakien artean. Ibilgailuek bidea libre izango dute etengabe.

Errekalde eta Iralan, Basurtu eta Aritz artean FEVEren linea lurpetik bideratzeko, zehatzago II. zatiaren barruan dauden Errekalde eta Iralan lurpetik bideratzeko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketa

Bihar, iraialk 29, 16:00etatik 19:00etara, uraren hornidura zerbitzua kenduko da Ercilla kaleko 24 eta 26 zenbakietan; eta Moyua plazako 4an. 

Ur etena, ur-hartune bat behin-betiko konpontzeko lanek eragingo dute.