Musika tresna ugari ezagutu eta entzuteko zortea izan nuen eta Oskorriren abestiak nire bizitzaren zati bat dira.
Furgonetaren atzekaldea zabaltzen zenean ‘flipatzen’ nuen, zur eta lur geratzen nintzen; musika tresna guztiak frogatzeko aukera izaten nuelako. Hainbat eta hainbat instrumeturen artean albokarekin maitemindu nintzen.
Aita eszenatoki baten gainean ikustea oso ederra zen, eta oraindik ere bada.
Musika maite dut, rocka batez ere, baina Oskorri taldea eta Oskorriren abestiak beste musika guztia baino zerbait gehiago dira... ez dago hitzik sentimendu hori azaltzeko.