Donostiako Zinemaldian aurkeztutako 'Thirst' filmaren txanda Azkuna Zentroan

uriola.eus 2015ko ira. 29a, 10:47

Atzotik hasi, irailak 28, eta urriaren 4ra, Azkuna Zentroak Donostiako Zinema Jaialdian estreinatutako zazpi film luze proiektatuko ditu. Gaur, arratsaldeko, 20:00etan, Golem Zinemako 2. solairuan, Svetla Tsotsorkovaren 'Thirst' filma ikusteko aukera egongo da.

Laugarren urtez jarraian, Donostiako Zinemaldiak film sorta bat aurkeztuko du Azkuna Zentroan. Hauek argitaragabeak dira Espainian, eta Zinemaldiaren 63. edizioan estreinatu ziren.

Sail Ofizialetik Asier Altunaren 'Amama' filma ikusi ahal izan zuten atzo arratsaldean, irailak 28, ikusleek. Euskal baserriaren bihotzean gertatzen den istorio eder bat da, belaunaldien arteko familia-istorio bat. Iraganak duen pisua eta garrantzia nabarmentzen du, baita etorkizuna nola eraiki ere.

Perlak sailetik bi film ikusi ahal izango ditugu; Nanni Morettiren 'Mia Madre' (2015-10-04 / 20:00) eta Hirokazu Koreedaren 'Our Little Sister' (2015-09-30 / 20:00). Lehenengoa, ama-alaba arteko harremanari buruzko istorio hunkigarri bat da, umorerik falta ez zaiona eta zinearen munduan girotua. Bigarrenak, berriz, hiru ahizpen arteko harremana kontatzen digu, samurtasunez eta malenkoniaz betea eta zuzendari japoniar honen ohiko maisutasunarekin kontatua.

Zuzendari berriak sailetik hiru film ikusi ahal izango ditugu. Scott Grahamen 'Iona'  (2015-10-03 / 20:00 ) filmak neska gazte batek bere haurtzaroko komunitate elizkoi itxira egiten duen itzulera kontatuko digu. Ben Sharrocken 'Pikarero' (2015-10-01 / 20:00) euskaraz errodaturiko Espainiaren eta Britainia Handiaren arteko koprodukzio bat da, eta krisi ekonomikoa dela-eta, ezkontza-eginbideak bete ezin dituen bikote baten historia kontatuko digu. Eta, azkenik, Svetla Tsotsorkovaren 'Thirst' (2015-09-29 / 20:00). Ia urik iristen ez den mendixka baten tontorrean kokaturiko garbiketa-zerbitzuarekin bizirauten saiatuko den familia baten historia da hau. Europan indarra hartzen ari den Bulgariako zinematografiaren adibide ondo bat da film hau.

Azkenik, Horizontes Latinos saileko Julio Hernandez Cordonen 'Te prometo anarquia' (2015-10-02 / 20:00) filma ikusi ahal izango dugu. Droga eta pertsonen trafikoaren munduan dabiltzan gazte marjinatu latinoamerikarrei buruzko istorio gogor eta interesgarria bat da.

Filme hauek ikusteko sarrerak zinemako txarteldegian eta www.golem.es helbidean eskuratu daitezke (AZ txartelarekin 3,50-4,50 euroren truke).