San Frantziskoko jaiak, auzotarren gozamenerako eta parte-hartzea sustatzeko guneak berreskuratzeko

uriola.eus 2015ko urr. 2a, 08:15

Argazkiak: www.barriosaltos.net

San Frantzisko auzoko jai batzordeak gaur 20:00etan egingo den kalejiran parte hartzeko gonbidapena luzatu die auzotarrei: "Kalejira koloretsu eta errebindikatibo batez jaiei hasiera emateko".

"Jendetsua" izatea nahi du jai batzordeak gaurko kalejira. Auzotarrez gain, San Frantzisko auzoan "lan egiten duten taldeen laguntzaz eta partaidetzaz egin nahi dugu".

Beraz, auzoko taldekideak eta auzokideak bertan egoteko gonbita zabaldu dute. "Zuon errebindikazioez, pankartak zein kartelak eramanez". Aukera ederra da urte osoan egiten den lana ezagutarazteko. "Zatozte zuon taldeen jantziekin, kamisetekin... Bai eta zarata alaitsua izateko perkusio-tresnak ekarri ere".

 

Jai batzordearen agurra

Aurten ere San Frantzisko auzoko jaiak antolatu ditugu auzotarron gozamena eta parte-hartzea sustatzeko guneak berreskuratu asmoz.

Jolasteko, jan-edanerako, dantzatzeko... Hiru jaiegun! Gure kaleetara irteteko eta elkarbizitza zein dibertimendurako eremu bihurtzeko, azken finean.

Ez ditugu ahaztuko auzoak dituen arazoak; langabezia, txirotasuna, bazterketa soziala... Auzo duin eta bizigarriagoa egiteko lanean segituko dugu urte osoan, instituzioen ahazturatik ateratzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, bihotzez, jaiak gauzatzen lagundu duten pertsona guztiei, diruz lagundu duten merkatariei, erakunde eta elkarteei bereziki. Gogoan izango ditugu, era berean, gure artean ez diren auzokideak.

San Frantziskoko jaiak 2015 - Egitaraua

Urriak 2 ostirala

20:00 Txupina, kalejira eta txosnaren irekiera.

21:30 Kalejiraren amaiera, txupina eta pregoia.

22:00 Kukai dantza taldearen 'Sorbatza' ikuskizuna.

23:00 DJ Jeringas.

23:00 Puro Luegoren kontzertua Sarean.

23:00 Soulkitchen kontzertua Badulaken.

23:00 Maiakosvski Selecter DJ saioa Kremlinen.

 

Urriak 3 larunbata

10:00 Txupina eta diana. Maiatzaren Biko merkatu txikia.

11:00 Umeentzako jolasak, Itakarekin, Mariaren Bihotza plazan.

11:30 'Gure auzoaz harro' ginkana, Munduko Medikuek antolatuta.

12:00 Tortilla lehaiketa, Mariaren Bihotza plazan.

13:00 Country musika saioa, Gildan.

13:00 Euskal dantza-poteoa, Sigi-Saga taldearekin, auzoko kaleetan.

17:30 Kale antzerkia, Harrobia plazan.

18:00 Sanfran Korue eta San Anton Abesbatzaren emanaldia, Berreginen Museoan.

19:00 Kirol ekintzak, Mariaren Bihotza plazan, Bilbao Historikok antolatuta.

20:00 Parrillada, Mariaren Bihotza plazan.

21:00 Kontzertua, Sarean.

22:30 Erromeria Hala Dzipo taldearekin, Mariaren Bihotza plazan.

23:00 Kontzertua, Badulaken: Juana Geyser y la imaginaria banda musical.

00:00 Saria kabaret mozorro onenari.

01:00 DJ Yogurinha Borova, Mariaren Bihotza plazan.

02:00 Psycho 7`DJ saioa, Kremlinen.

 

Urriak 4 igandea

10:00 Txupina eta diana Bilboko Udal Txistulari Bandarekin auzoko kaleetan zehar.

11:00 XIV. Herri Krosa Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan barrena.

12:00 Gazteentzako eta umeentzako tailerrak, Mariaren Bihotza plazan.

13:00 Igel txapelketa, Mariaren Bihotza plazan.

15:00 Herri bazkaria, babarrun jana, Mariaren Bihotza plazan. Tiketak Abaroan eskura.

16:30 Guatekea eta dantzaldia, Mariaren Bihotza plazan.

17:00 Tute, briska eta mus txapelketako finalak, Mariaren Bihotza plazan.

19:00 Sari banaketa eta jaien amaierako txupina, Mariaren Bihotza plazan.

22:00 Karaokea, Kremlinen.

02:00 DJ Goros, Kremlinen.

 

sanfranjai@gmail.com

www.barriosaltos.net

 

Pintxo rallya

Bederatzi egunetan, irailaren 26tik urriaren 4ra, San Frantziskoko 19 tabernek pintxo bana eskainiko dute euro batean. Ekimenak auzoko gastronomiaren aberastasuna erakustea du xede. Taberna guztietan pintxo bana jaten dutenen artean hiru sari zozketatuko dituzte: hiru menu bikoitz auzoko jatetxeetan (Agape, El Perro Chico eta Sarean elkartean).

 

[2015-09-21] Urriaren 4an izango da Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako herri krosa

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako merkatari eta enpresek antolatzen duten hamaulagarren krosa izango da aurtengoa. Ohi bezala, Mariaren Bihotza plazan izango du irteera eta helmuga.