Umorean oinarrituta dagoen eta 20 minutu irauten dituen lan hori Errege Magoz jantzitako bi gizonekin hasten da. Euren aurrean, ikus-entzuleengandik bereizten dituen hesia. Atzean, hau dioen kartela: "Ongi etorriak Melillako hesira". Sahararrak dira, eta euskaraz hitz egiten dute. Biak, Baltasar eta Gaspar, Gaspar eta Baltasar, behar den beste itxaroteko prest daude, hesia saltatzeko une egokiena heldu arte. Beroak, hotzak, euriak, goardia zibilak… ez die axola: plan bat dute.
'Ausartien bidaia' gaur, urriak 1, taularatuko dute Chispun taldeko Patricia Ugarte eta Alex Ygartua antzezleek San Frantziskoko udaltegian, 19:30ean, sarrera librea dela.
Bilboko Zirkuitua
Bilboko Udaleko Kultura Sailaren programa dekanoa, benetako aukera da sortzaile berriek eta antzerki eta dantza taldeek euren lanak eszenan agertu eta ikus-entzuleen aurrean antzez ditzaten. Halaber, Hirian sortutako azken proposamen freskoenak barruti bakoitzean ikusteko aukera hoberena da.
Chispun taldeaz gain parte hartuko duten konpainiak eta artistak Trocadero Teatro, Burbujas, Juana Lor, Hipoycondrias, Compañía TC, A Trompicones, Luna Llena eta Maite Guevara dira. Antzerki eskaintzaren barruan bakarrizketak, drama eta tragikomedia sartzen dira, guztia ere fondo sozial garrantzitsuarekin, eta maitasun eza, adiskidetasuna, matxismoa edo heriotza bezalako gaiak lantzen dira.
Otxarkoagako, Abando-Barrainkuako, Altamirako, Castañoseko, San Frantziskoko, Basurtuko, Errekaldeko eta Zurbaranbarriko udaltegiek jasoko dituzte abenduaren 9ra arte, arratsaldeko 19:30etatik aurrera eta sarrera librearekin, eskainiko diren emanaldiak.
Bilboko Zirkuituaren 2015eko bigarren denboraldi honetan, Trocadero Teatroren 'El Amante' ikuskizuna eta Burbujas taldearen 'Punto medio' lana ere jasotzen dira. Lehenengoa, Marta Urcelayk eta Javier Beoteguik osatzen duten senar-emazteen arteko maitasun istorio bitxia da, eskuzabaltasunez eta ulermenez betea. 'Punto Medio' lanean, Begoña Hernandezek eta Vevi Mateosek (Burbujas) muturrak antzeztuko dituzte. Ikuspegi negatiboa. Positiboa. Zuria. Beltza. Pentsatzeko, bizitzeko eta gertatzen zaigunari aurre egiteko bi modu.
Azaroan dagoeneko, 5ean, Basurtuko udaltegiak Juana Lorren 'Arquetipos de mujer' lana jasoko du. Topaketa forma duen pieza estetikoa da, eta bertan Juana Lor, antzezlea eta Kabia Teatro - Espacio de Investigacion izenekoaren sortzailea, ikus-entzuleekin batera arituko da. Emakume bakarrean bizi daitezkeen emakume guztiak identifikatzeko eta ezagutzeko aukera ematen duten zenbait tresna erabilgarri eskaintzen ditu. Pieza horretan, antzezleak, harremanen (gizonezkoekin dituztenak harremanak, batez ere) mendekotasun handia duten emakume batzuen portaeraren zenbait patroi deskribatzen ditu.
Beste aldean, Hipoycondrias taldearen 'Macho – Maris' antzezlanaren ardatza gizona da, ikasi zituzten kode matxistei kontra egin nahi dieten eta emakumeekin berdintasuna lortzeko ahaleginetan ari diren gizonak, hain zuzen ere. Hilabete honetako programazioa Dario Foren 'El despertar' lanaren gainean Jorque Santosek zuzenduta Marta Urcelayk eskainiko duen bakarrizketarekin eta Compañia TC gaztearen 'Danza de sombras' lanarekin osatuko da.
Programazioa abenduan itxiko da, komedia izaera izango duten bi ikuskizunekin, Maite Guevararen (payasa Martina Nuatina) eta Luna Llenaren eskutik. Luna Llena programa honetako konpainia beteranoenetakoa da, eta oraingo honetan 'Amigas … ¿Para siempre?' aurkeztuko du, batez ere barrea eta baita gogoeta eragiteko egindako lana. Sarkastikoak, hipokritak, maltzurrak, krudelak… horrelakoak dira "adiskidetasuna" deitzen diogun kontzeptu lauso eta abstraktu horretan sartuta dauden istorio ez ohikoak kontatuko dituzten emakumeak.
Sorkuntzari laguntza
Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta Baliabide Eszenikoen BilbaoEszena Zentroak antolatutako Bilboko Zirkuitua programak argiztapen eta soinu zerbitzu teknikoa eta publizitatea eskaintzen die konpainiei, eta baita konpentsazio ekonomikoa ere, euren lanak eszenan agertu eta ikus-entzuleen aurrean antzezteko aukera emateaz gain.
Duela hamarkada bat baino gehiago programa martxan jarri zenetik, Bilboko ia barruti guztietara hedatuz eta emanaldi eta eszenatoki kopurua handituz joan da. Auzo horietako askok urte osoan jasotzen duten barruko Arte Eszeniko eskaintza bakarra da. Ekimenean parte hartu duten konpainietako batzuek profesional izatea lortu dute Gaitzerdi Teatrok, FTI-k (Fabrica de Teatro Imaginario) edo Itziar Lazkanok, besteak beste.
Egitaraua
- Urriak 1: 'Ausartien bidaia' Chispun (euskaraz) San Frantziskoko udaltegia.
- Urriak 2: 'El Amante' Trocadero Teatro. Errekaldeko udaltegia.
- Urriak 8: 'Punto Medio' Burbujas. Centro Otxarkoagako udaltegia.
- Urriak 15: 'Ausartien bidaia' Chispun (euskaraz) Abando-Barrainkuako udaltegia.
- Urriak 22: 'El Amante' Trocadero Teatro. Otxarkoagako udaltegia.
- Azaroak 5: 'Arquetipos de mujer' Juana Lor. Basurtuko udaltegia.
- Azaroak 6: 'Macho – maris' Hipoycondrias. Castañoseko udaltegia.
- Azaroak 12: 'Ausartien bidaia' Chispun (euskaraz) Zurbaranbarriko udaltegia.
- Azaroak 13: 'Arquetipos de mujer' Juana Lor. Abando-Barrainkuako udaltegia.
- Azaroak 18: 'Danza de sombras' Compañía TC. Errekaldeko udaltegia.
- Azaroak 26: 'El despertar (Dario Fo)' A Trompicones. Otxarkoagako udaltegia.
- Abenduak 4: 'Soltarlo al aire' Maite Guevara. Castañoseko udaltegia.
- Abenduak 9: 'Amigas…¿para siempre?' Luna Llena. Altamirako udaltegia.
Funtzio guztiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.
+ info: www.kulturabarrutik.net / www.badbilbao.com