Euskal Herrira heldu da Emakumeen Mundu Martxa

Ana Perez 2015ko ira. 29a, 10:34

Ecuador Etxea

Emakumeen Mundu Martxa 1995ean, Quebecen 'Ogi eta larrosak' izeneko lehen martxa batekin hasi zen mugimendua da, ondoren Emakumeen Mundu Martxa (EMM) izena hartu zuena. Urteetan ekimen hori, nazioarte mailan emakumeen arteko aliantzak sortzen lanean aritu da eta helburu nagusia, sare feminista bat sortu eta munduan nagusi den matxismoa ikusaraztea izan du.

Hainbat ekimenen artean, bost urtetik behin nazioarte ekimen bat antolatzen da eta aurtengoa, 4. Nazioarteko Ekintza, Europa osoa zeharkatzen ari den karabana feminista, ari da gauzatzen. Egun hauetan Euskal Herriko hainbat herrietatik zehar ibiliko da, irailaren 28an Kataluniatik Nafarroara heldu zen eta Euskal herri osoa zeharkatu eta gero, urriaren 4an Bilbotik Galiziara abiatuko da.

"Martxan jarraituko dugu denak aske izan arte" lelopean 4 lan-ildo adostu dira mundu mailako emakumeen sarearen eduki eta helburuak barnebiltzen dituztenak:

• Sistemarteko indarkeriak: Indarkeria matxistaren konplexutasuna salatzen dugu eta aldi berean oinarria ikusarazten dugu, hau da, indarkeria matxistak beste indarkeriekin batera jarduten duela zeharlerro ezberdinen bidez.

• Bizitzaren iraunkortasuna: bizitza erdigunean jartzea da eta inola, mozkin ekonomikoa edozerren gainetik lortzea helburu duen merkatuen logikaren baitan.

• Gorputzak eta sexualitateak: gure gorputzak gure lurraldeak dira, beraz haiekiko jabetza eta autonomia aldarrikatzen ditugu. Gure gorputzen eta sexualtateen jabe gara, gure generoa nahi bezala definitzen dugu eta nahi ditugun harremanak ditugu.

• Sarean lan egin eta aniztasuna kudeatzea: Lurralde ezberdinetatik gatozen emakumeak gara, bizipen, ibilbide, jakintza, gaitasun, identitate, aldarrikapen,… ezberdinekin, eta horiek defenditu eta aitotu nahi ditugu, hierarkiarik ezarri gabe. Aldarrikatzen dugu aniztasuna aberastasun bat dela, gu batzeko balio duena eta patriarkatuaren oinordetzarekin, emakumeak historikoki etsaitu eta banatu dituen tradizioarekin apurtzeko balio duena.

Lau lan-ildo horiek izango dira Bilbon astean zehar burutuko ditugun mobilizazioetan landuko ditugunak:

- Irailak 28 eta 29, "gorputzak eta sexualitateak": 

Atzo, irailak 28, astelehena, 19:00etan Akelarre feminista egin genuen plaza Zirkularretik Indautxuko plazara. Gure gorputza eta sexualitatea aske bizitzeko estutzen gaituen guztia erre genuen. Heteroaraua, edertasunaren kanon fazistak, nahi ez dugun amatasuna,… erre ditugu.

Gaur, irailak 29, asteartea, 19:00etan hitzaldia+ antzerkia egongo dira Histeria kolektiboan (Gorte kalea 29-31/ 4.F)

Hitzaldia: 'Abya Yala-ren jatorria. Heteropatriarktuaren kritika' Norma Mogrovejo

Antzezlana: 'Una teta fuera de contexto' Histeria kolektiboa.

- Irailak 30, asteazkena, "Sarean lan egitea eta aniztasunaren kudeatzea":

18:30etatik 20:00etara, plaza Zirkularrean "Harresiak bota ditzagun denak aske izan arte". Emakumeak aske izateko estutzen gaituzten harresiak botako ditugu eta bere ordez gure konpromesuak eskegiko ditugu kolero anitzak erabiliz.

- Urriak 2, ostirala, "Sistemarteko indarkeriak":

  • 12:00etan, Bilboko udaletxearen aurrean 'Zapata gorriak'
  • 13:00etan, Justizia Jauregian 'Women in black'
  • 20:30etan, Arriaga plazan Aerobitoia 'Sexismoari ratata'
  • 21:00etan. Alde Zaharretik manifestazioa "Indarkeria sexistari aurre egiteko, autodefentsa feminista" lelopean. 

- Urriak 4, igandea, "Bizitzaren iraunkortasuna": 

  • 12:00etan, Sarrikotik bizikleta martxa abiatuko da eta jarraian, plaza Eliptikan ereinketa sinbolikoa egingo da.

 Ekitaldi Nazionala

  • 12:30etan, Mani-festa-akzioa plaza Eliptikatik Arenalera.
  • 14:30etan, emakumeontzako herri bazkaria Areanatzan.
  • 16:00etan, Clown feminista Kapritxosekin.
  • 16:30etan, Antzerkia:'Emakumeen Mundu Martxaren taupadak' Plataforma Tirante.
  • 17:00etan, Kontzertuak: Mis Ovarios 33, Puro Luego, Furia eta… sorpresaren bat.

Horren guztiaren ondoren emakume galegoek lekukoa eta gure herrian bildutako hainbat hazi hartuko dituzte eta karabana Galiziara abiatuko da, handik aste bat egin eta gero, Portugaletik zehar ibiliko delarik; eta urriaren 17an, Lisboan, amaierako ekitaldia ozpatuko dugu. Euskal Herritik hiru autobus aterako dira urriaren 16an Lisboara, Europako beste herrietako emakume askorekin, kaleak morez tintatzeko.

Martxoaren 7an Kurdistanen hasi zen ekitaldi ibiltaria bere helmugara helduko da urriaren 17an, hilabete hauetan, esperientzia eta borrokamodu ugari jaso eta elkartrukatu ditugu, aldarrikapen eta desioak erein ditugu.

Eragile ezberdinok mota askotako ereinketa egin dugu. Haziarena feminismoa landatzeko modu metaforikoa iza da. Bizitzaren jasangarritasuna eta lurraren eta gorputzaren arteko loturak irudikatuz. Joana aurrekoetxeak esan duen bezala: "Bideetan haziak ereinez mundu osoko aldarrikapen feministak noizbait loratuko diren itxaropenez jarraituko dugu aurrera bidean" denak aske izan arte.